2021.09.14
Ixabe

Ixabe

  • Ziburu (Lapurdi)
  • Folk-rocka
Istorioak

Istorioak

Zuzendaria: Inge Arin LarraƱaga

Atzera

Istorioak

Zuzendaria: Inge Arin LarraƱaga

Istorioak

Heldu nauzue berri eman nahizik
biharamunak ez du izanen goizik
ez da istorio bat ipuina baizik

Atzokoa ezpada ez du aspaldi
oihaneko basajaun, errekalami
bakotxak zuen bere lekua argi

Bere lekuan argi delarik dena
lanbro bilakatzen da bertzearena
zer den duguna eta zer den dutena

Basajauna badoa laminengana
Behialako beharrak barrenak jana
eman gabe hartzeak harro darama

Erreka bazterrerat heldu delarik
Eman gabe ezpaita hartuemanik
eztu errezibitu Errekamarik

Harrokeri itsuan da egoskortu
nahia asetzea ezpaitu lortu
Oihanak erre ditu urak idortu

Gure baitan bizirik zena aintzina
Guhaurek egin dugu ikustezina
oino begien bistan dugun lamina

Gauean ezin hartu bazaitu loak
biziarazi hitzok erranikoak
ipuinak ezpaitira istorioak