Zenbat solasaldi automatikoak
dardarika ezin utzi sakelakoak
Erran guziak zikindu dira
Kolore gabe guztiz histuak
Ele nobleenak orain arruntak bai, bai,
Harien azpian hitzak
Idortzen haizean berbak
Higatuak denak eleak
Ametsezkoari lo kanta eskaini
Egun eta gauak ditzadan argi
Amaiezinari eskutitzak idatzi
Maite dugun hori ez dezan ahantzi
Eta solasak, nola euria
Erori zaizkgu kolpez gainera
dena zipatuz gainetik behera
berinen atzean blai, blai, blai
Harien azpian hitzak
Idortzen haizean berbak
Higatuak denak eleak
Zerua garbitzen ari du azkenean
Gure ahotsak behin desagertzean
Minak arintzen bazterrak isiltzean
Isladak agertzen orain ur putzuetan
Harien azpian hitzak
Idortzen haizean berbak
Higatuak denak eleak