2021.09.14
Ixabe

Ixabe

  • Ziburu (Lapurdi)
  • Folk-rocka
Istorioak

Istorioak

Zuzendaria: Inge Arin LarraƱaga

Atzera

Istorioak

Zuzendaria: Inge Arin LarraƱaga

Airepokalipsia

Goibel goizean goiz eskolako bidean ibilki
Auzo tristeenak zeharkatuz emeki
Hortxe matxinada airearen prezioarengatik
Goiti joan da barda, hastapena ez da baizik

Haurtxo honek badaki garesti dela hatsa hartzea
lore baten usaina debaldeko luxua

Airepokalipsia
jadanik hasi da
aire pinta guziak
banan-bana zenbatuak

Lana dugu beraz azken bizibetebeharra
Hatsa ahoratzeko molde berri bakarra
Haurtzaroko gustua amets urruna besterik ez da
Hitzak eta irriak ordaintzen baita dena

Airepokalipsia
jadanik hasi da
aire pinta guziak
bana-banan zenbatuak

Azken finean, aire guzia kutxatua izanen delarik
Beharbada berriz ere hats hartzea dohainik !