2017 - Baga-Biga
PARTAIDEAK
2017 - Baga-Biga
PARTAIDEAK
PARTAIDEAK
2011 - Musikherria
PARTAIDEAK
2010 - Musikherria
PARTAIDEAK
2006an batu ziren lehen aldiz Mungiako lokaletan. Lehen kontzertua 2007ko apirilean eman zuten Mungiako Gazte Asanbladaren eskutik eta uda horretan hainbat kontzertu eskaini zituzten eskualdeko herriko jai ezberdinetan. Hasierako taldekide berdinek jarraitzen dute (Ibon, Manex, Jebi eta Irkus 2007tik). Kue lehen bateriajoleak 2008an utzi zuen taldea eta 2008tik 2013ra Unai Bergarak astindu ditu danborrak. Asier taldeko lehen tronpetajoleak 2013ko amaieran utzi zuen taldea eta 2014an taldekide berriak gehitu dira ska punk bandara. Orain Alain Egigurenek jotzen du bateria eta haizeetan Patxi eta Mizelen (Xutik) laguntza izan dute taula gainean zein diskoaren grabaketan.
2008ko ekainean lehen diskoa grabatu zuten Ondarroako Santos Records-en. Hamar kantu propio izan ziren. 2010eko otsailean Bizkaiko Golfoak diskoa grabatu zuten Andoaingo Garate estudioetan, Kaki eta Martxel Arkarazo aritu zirelarik teknikari lanetan. Disko honi esker 50 kontzertu baino gehiago emateko aukera izan zuten eta 2011ko martxoa eta apirila artean Lehen lerroan izeneko diskoaren grabaketa etorri zen, berriro ere Andoaingo Garate estudioetan Kaki Arkarazaroren gidaritzapean. 2012 hasieran EP berri bat kaleratu zuten Basque of Brixton izenburupean eta urte bukaeran, Durangoko Azokan, Dale Candela lan luzea aurkeztu zuten.
Urte bukaeran Kuban zehar zazpi kontzertuko bira bat burutu zuten eta Irlandan eta Bartzelonan ere izan ziren 2013an. Abenduan bukatu zen Dale Candela Tour, 60 bat kontzertu eskaini ondoren eta amaiera emateko Bilboko Aste Nagusian zuzenean grabaturiko “Bizkaiko Golfoak” kantaren bideoklipa aurkeztu zuten.
2014an Retour bira abiatu zuten otsailean Kalera rock jaialdian. Taldekide berriak gehitu dira proiektura. Ugaotik iritsi den Alain Egigurenek astinduko ditu danborrak oraindik aurrera eta haize sekzioan Xutik taldeko Patxi eta Mizel edo Orkrestrako Fer aritu izan dira taula gainean. 25 kontzertutik gora eskaini dituzte 2014an zehar Ibilaldia eta Herri Urrats bezalako jaialdietan parte hartuz. Andaluzia eta Madrilen ere izan dira taldea ezagutarazten.
Aldi berean, Revolta diskoa prestatu dute urte guztian zehar Kaki Arkarazorekin batera. Urri bukaeran aurkeztu ondoren, azaroan Argentina eta Chilera joan ziren Sudaska festibalean parte hartzeko gonbitea jaso ostean. Abenduan berriz, etxean aurkeztu zuten diskoan, eta 2015eko martxoan ekin zioten Revolta birari.
Testua: itziarrensemeak.com
2017
ABESTIAK:
Atera beste bat
Ospa!
EH Republik
Companyera
Apirilaren beltza
Gran Circo Mundial
Zer den bizitza?
Egunero alkarregaz
Mirentxu Patxaran 2.0
Itziarren alaba
2014
ABESTIAK:
Revolta
Nafar erreserbak
Zenbait bertso xelebre
Boga
Hasta la victoria
Todo es ETA
Dabilen herria
Karnibal
Sorgin dantza
Habana
Beti aurrera
2012
ABESTIAK:
Igo bolumena
Demokraziaren seme-alabak
Amodiozko kanta
Un palo contra el paro
Txitxibiritxe
Jaio bizi hil
Esaidazu
Deserria
Zenbat malko
Dale candela
Askapen izarrak
Mandragora
Zuentzat
Basque of Brixton remix
Gau luzeak remix
2011
ABESTIAK:
Jai alai
Atera mingaina
Bobby Sands
Gau luzeak
Neba arrebak
Mugi gerriak
Radikals
Lujuria enea
Batu gugana
Lehen lerroan
Ereserkia
Hemen gaude
Bilbi night
Matxinen etxea
2010
ABESTIAK:
Kaleetatik
Etorkizuna
Gu gara
Aurrera bolie
Euzko guay
Beti mozkor
Zutik
Mitoak
Guau guau
Bizkaiko golfoak
Agur maitia