Hitzik gabe
zure bizkarrean
irakur nezake
Braille puntu guztiak
Paperetik joan dira
Zure zeru azalean
Orbain izarrak dira
hitzik gabe
itxi gabe
itsu itsu itsu agurtu ginen arte
izu izu izu haren eskutik joaten
itsu itsu itsu denak gaude itsu
Hitzik gabe
zure bizkarrean
irakur nezake
Bizitzaren mapako
marrak nahastuta
egindako aukeretan galduta
Goibela da haserrez
eta beldurra pozez
ezkutatuta
Barrezka da negarra
minez dago izaten
erein ezazu kanpoan
arnasez betetzen
malkoa malko
Hitzik gabe
zure bizkarrean
irakur nezake
Baita ere
zure ile-puntetan
begiradan eta masail lotsatuan
ibiltzeko duzun moduan
arrats laranjetan
ez dakit esan nizun
ez dut gogoratzen
zure bizkarrak letrak dituela