Esnatu zaigu
lo nahasi eta gazitik
"orain nora goazen
esaidazu zuk"
tren zahar baten zain
euri zitala ahantzi nahi
gau ilunean barrena
eta
korrika da hasi
dena nahi du ahantzi
eginaz garraxi
Beti zapore nahiko txarra
uzten dit
eta hala ere
behin eta berriz jan behar
ta gero alferrik hitz egin
begiei muzin
malkorik gabe negar
pozoina edan bainuen
errekastotik
eta berak badaki
orain
korrika da hasi
dena nahi du hautsi
eginaz garraxi
Izarpean
begigorri
besoetan urte adina zauri
eskuetan zerua
erre nahi du
eta itsasoa irakin
irakin
muga zeharkatu nahian
orain
korrika da hasi
amildegira jauzi