Mikel Larrañagak (ahotsa eta gitarra), Abel Armendarizek (gitarra eta koruak), Iosu Alberdik (baxua) eta Julen Garciak (bateria eta koruak) osatu zuten Iseka rock taldea 2011. urtean. Bi urte geroago lehen maketa kaleratu zuten, eta 2013an Banden Lehiako finalera iritsi ziren. 2015ean Bizi ahal hil diskoa argitaratu ondoren, 2016ko uztailean mugarik gabeko etenaldia iragarri zuen taldeak.