Etxe haundi bat
ama ta zuretzako bakarrik,
lorategi haundi bat
mariaz beteta
Amak nahiago du hori,
jakitea baino
berriz be saiatu zarela
zubitik ibaira hegan egiten
edo zainak mozten
eskulanak egiteko kuterrarekin
Etxe haundi bat,
nozbaiten nahi nuke ezagutu;
lorategi haundi bat,
zutzat paradisu
Ez jakiteak zapuzten badu ilusioa
egin dezan arren salbuespena;
ordainduko diot nere haragiz,
izango naz emagalduetan galduena
Nere mutil ttiki hau ez da nirea
baina jaka berde honen barruan bizi da
ta hori ez du beste inork konpartitzen
Nere mutil ttiki hau ez da nirea
Madril estu da
kanpai dendatik begiratuta,
lekua egin daiogun
estuago besarkatuta
Freskugo ta laxuago geundeke
bakero barik,
baina badazpadan, edo zu
edo ni
Hau galtzea hau ekilibrioa,
hau galtzea hau konplizidadea...
puzzle baten bi pieza pareko
lotu baino lehen beldurtzea...
Madril estu da
kanpai dendatik begiratuta,
lekua egin daiogun
estuago besarkatuta
Zeren nere mutil ttiki hau ez da nirea
baina jaka berde honen barruan bizi da
ta hori ez du beste inork konpartitzen
Zeren nere mutil ttiki hau ez da nirea
Etxe haundi bat,
ta inoiz izan ez zaren umea
gaur dago nerekin jolasten
ume jolasetan
Horregatik ez da ezer gertatzen
bakeroak kendutakoan
Horregatik ez da ezer gertatzen...
Zeren nere mutil ttiki hau ez da nirea...