Hemeretzi urtetako tristura berriekin
deskubritzen ze zoragarria
ta asimilatzen ze zaila
ta asimilatu ezean ze tristea den hau guztia
Diario berri bat hasi gura dut,
aurreko ezerekin zerikusirik ez duena,
zu barik adibidez
Ismaelen doinuak, zaurietan hatzamarra;
barriro abestu gurot, barriro zure itzala
sasieguzkitsu diren urtarril egunetan,
hilabete askoren ostean
gure munduaren katastrofearen,
nere hitz egokien eskemaren bila,
zure erbestea, zure hautsa bilatuz
beste logelatan
Diario berri bat hasi gura dut,
aurreko hari guztiak
lotzen dizkidana
Aurtengo primadera
ez da aurrekoa bezala(koa),
barriro ez dago gerrarik,
ez dute egunkaririk itxi
ta hondartzak garbi daude
beti-beti moduan
Aurten ez zara etorriko Bilbora bisitan
ta zelakok diren gauzek,
eninduzun topatuko han
Diario berri bat hasi gura dut,
gori baina ehortziak
zure kontraesanak
Aurtengo primaderan
elurrak estaltzen du Regenta, katedrala,
ta ni nere leihotik
hemeretzi urtetako tristura berriak
engainatzen ikasten
Hemeretzi primadera,
zioen kopla zahar horrek,
hemeretzi primadera
Hemeretzi urtetako tristura berriekin
deskubritzen ze zoragarria ta asimilatzen ze zaila
ta asimilatu ezean ze tristea den hau guztia
Diario berri bat hasi gura dut,
ez dut barkamenik nahi,
ez dut barkamenik behar
ez bada nirea neure buruari,
barkamenik behar...
ez dut...