Oihuka ari naiz nere plazentatik
Entzungo ote dit inork
bere plazentaren barrutik?
Fetu ni, fetu zuek beste guztiak
Zergatik bestela horrenbeste harresi?
Ni, nire plazenta,
amaren sabela, airea, zure ama,
eta gero zu
Oihuka ari naiz nere plazentatik
Entzungo al dit inork
bere plazentaren barrutik?
Fetu ni, fetu zuek beste guztiak
Zergatik bestela neke hau,
hain hizkuntza desberdinak?
Hain soinu gutxi
Gorputz handi honenak ez badira
Oihuka ari naiz nere plazentatik
Entzungo al dit inork
bere plazentaren barrutik?