2018.12.24
Iokin eta Iosu

Iokin eta Iosu

  • 1973 - 1979
  • Herri kanta
Nire herria bezala
play_buttonadd_button

PARTAIDEAK

  • Jokin Lasa, ahotsa, gitarra klasikoa
  • Josu Irastortza, ahotsa, gitarra klasikoa
  • Fernando Martin, gitarra akustikoa
  • Carlos Montero, gitarra
  • Medina, kontrabaxua
  • 'Txato', perkusioa
  • J.L. Jorda, biolina
  • E. Sanchez, biolina
  • Pablo Ceballos, biola
  • E. Correa, biolontxeloa

EROSI
Nire herria bezala
play_buttonadd_button

Nire herria bezala

Nire herria bezala

Nire herria bezala
play_buttonadd_button

Ez dut galdu esperantza

Nire herria bezala

Nire herria bezala

Euskal Herritik aparte

Nire herria bezala

Nire herria bezala

Ezin bizi eta hil nahi ez

Nire herria bezala

Nire herria bezala

Gure uso xuria

Nire herria bezala

Nire herria bezala

Muga bat eta bi zati

Nire herria bezala

Nire herria bezala

Bizitzeko ametsa

Nire herria bezala

Nire herria bezala

Gizonak behar dira

Nire herria bezala

Josu Irastortzak (Olaberria, Gipuzkoa, 1954) eta Jokin Lasak (Lazkao, Gipuzkoa, 1954) Beasaingo (Gipuzkoa) Usurbe antzokian abestu zuten lehen aldiz elkarrekin jendaurrean, 1973an, ordurako arras ezaguna zen beste bikote batekin: Pantxoa eta Peio. Hain zuzen ere, Lapurdiko bi abeslarion eredua hartuko zuten Josuk eta Jokinek kanturako: bi ahotsera abesturiko kantu akustiko melodikoak eta herriaren egoera politiko eta kulturalari buruzkoak. “Garai nahasiari zegokion kantu mota zen, aldarrikatzailea, jendeak hori eskatzen baitzuen. Hala ere, saiatzen ginen panfletotik ihes egiten”, dio Jokin Lasak.

Jokin eta Josu

Besteen kantuekin osaturiko lehen emanaldi labur haren ondoren euskal poeta garaikideen olerkiak musikatzen hasi ziren (Bitoriano Gandiaga, Koldo Izagirre, Joxe Azurmendi, JosAnton Artze, Amaia Lasa, Xabier Amuriza…), gehienetan Jokin Lasak asmatutako doinuekin. Haatik, 1974an Josu soldaduskara joan zen, eta itzuli bitartean Jokin ibili zen bakarka, emanaldi andana eginez. “Garai hartan, promoziorik egin gabe ere, ugari ziren jotzeko aukerak. Jendeak etxera deitzen zuen kontzertuak antolatzeko”. Josuk eta Jokinek Goierri aldean eman zituzten lehen kontzertuak, eta pixkanaka Bizkaira, Arabara eta Ipar Euskal Herrira heldu ziren haien kantak. Nafarroan abestu zuten gutxien. Gehienetan beste hiruzpalau abeslarirekin osatzen zuten kantaldia, eta ondorioz lagun ugarirekin bat egin zuten agertokian: Ez Dok Amairu taldeko kideak (Xabier Lete, Mikel Laboa, Benito Lertxundi….), Hibai Rekondo, Patxi Villamor, Oiartzunak, Miren Aranburu, Iñaki Eizmendi… Parte hartu zuten emanaldi jendetsuenen artean bi dira aipagarrienak: 1977an Beasainen lehen Kilometroetan egindakoa, eta 1978an Bilboko San Mames futbol zelaian Bai Euskarari jaialdian emandakoa.

Fernando Unsain IZko arduradunak disko bat grabatzea proposatu zien. Nire herria bezala (IZ, 1977) Madrilen grabatu zuten hamabost egunean, hango musikari profesionalekin. Unsain bera arduratu zen diskoa ekoizteaz, eta Carlos Monteroren esku utzi zuen musika zuzendaritza. Bikoteak ahotsaz eta gitarraz abesturiko melodiak hari moldaketaz eta perkusioz jantzi zituen Monterok.

Diskoak harrera ona izan zuen, “Euskal Herritik aparte“, “Nire herria bezala”, “Gizonak behar dira” eta “Maiteari” kantuei esker. Abesti horietako batzuen bertsioak egin dituzte beste zenbait taldek; esaterako, Drindots plaza taldeak Euskal Herritik aparte” moldatu zuen Delilah diskoan (IZ, 1998), “Okil beltzaren gogoetak” izenburua jarrita, eta Tapia eta Leturiak “Bizitzeko ametsa”-ren bertsioa egin zuten.

Diskoa zuzenekora eramateko talde bat osatu zuten hiru musikari hauekin: Patxi Urrestarazu (baxu elektrikoa), Luis San Jose (bateria) eta Kaki Arkarazo (gitarra). Angel Gonzalez Katarain zen zuzeneko soinu teknikaria. Taldeak 1979ra arte iraun zuen. Urte hartan Jokin soldaduskara joan zen, eta itzuleran irakasle lanari lotu zitzaion musikariaren kaltean. Hala ere, 1980an Itziarko Mandiope dantzalekuan egin zen artista berrien lehiaketara aurkeztu zen Xemen Lazkao izenarekin, eta lehen saria irabazi zuen bakarlarien atalean. Horren ondorioz, “Berastegi” kantua grabatu zuen Euskal Musika 80 (IZ, 1980) askoren arteko diskorako.

2003an berriz elkartu zen bikotea, 1977an bezala Kilometroen aldeko kantaldi bat egiteko, baina Lazkaon. Diskoko zazpi kanta eta bizpahiru berri jo zituzten. Gainera, Lasak idatzi zituen urte hartako Kilometroetako kanturako hitzak,”Euskrz 2zi ny dt*“, eta Alaitz eta Maider bikoteak musikatu.

Hala ere, Jokin Lasak kantuak egiten jarraitu du urte hauetan guztietan.

Nire herria bezala
play_buttonadd_button

ABESTIAK:

Nire herria bezala

Euskal Herritik aparte

Ezin bizi eta hil nahi ez

Sautrela

Gure uso xuria

Ez dut galdu esperantza

Muga bat eta bi zati

Bizitzeko ametsa

Maiteari

Gizonak behar dira