Bila ta bila nabil
nun-zer aurkituko,
mugak-bere horretan daude
zuk noiz apurtuko.
Bira-ta-bira nabil
zoroen pareko,
haize berrien bila
ni neu izateko.
Bidaiak hasten dira
amets txiki baten,
ametsaren bidetik
inor ez da galtzen.
Bila-ta-bila Nabil
nun-zer aurkituko,
inoiz ez da berandu
bizitza aldatzeko.
Naizen apur honetan
mundu bat naizela,
Orainaren altzoan
inoiz ez bezala.
Iragana ahaztu
zerotik hasteko,
bizipenen alboan
barriro ikasteko.