Etorkizuna behin eta berriz agortua iraganean zulatutako zakuan
Kristal apurtuak jomugaren bidean nork esan zuen erraza izango zela
Agian piztuko da ametsaren garra agian saiatuz erre egingo gara
Agian bideratuko dugu zaldia agian galduko gara bere mendian
Iparrik gabeko gau lainotuetan
gida gaitzala gu elkartzen gaituenak
Zertarako izan nahi lurraren uzaba landatuko dena gure hazia ez bada
Agian porturatuko da gure ontzia agian bidaian izango da irentsia
Agian izotza izango da udaberrian agian loratuko dira gereziak