2022.01.25
Inoren Ero Ni

Inoren Ero Ni

Atzera

Irun Lion Zion in Dub Vol. 1 (Askoren artean)
 

Irun Lion Zion in Dub Vol. 1 (Askoren artean)

2007 - Talka


Iparraldera Dub
facebook iconfacebook icon

Formatua: CD


GENEROA

Zazpi urte igaro ziren Bap!! desegin zenetik Inoren Ero Ni sortu zuten arte. Bitarte horretan, Okene Abrego abeslaria, Drake baxu jotzailea eta Mikel Abrego bateria jotzailea beste zenbait zeregineta aritu ziren: Drake eta Mikel Abrego Anari kantariarekin aritu ziren, diskoetan zein zuzenekoetan jotzen; Mikel Abregok -gailu egitasmoa eraman zuen aurrera Luis Andre bideogilearekin eta Kutxa beltza (Metak-Pil-pil Sessions, 2002) diskoa kaleratu zuten; Okene Abrego disko jartzaile aritu zen DJ Prest izena erabiliz… 2002n ekin zioten hiru musikariek berriz elkarrekin entseatzeari, eta laster Borja Iglesias gitarrista donostiarra (Purr, Hotel, Anari) batu zitzaien.

3821

Drake, Borja Iglesias, Mikel Abrego eta Okene Abrego, eserita. (Sophie Hindennagh)

Bi urte geroago heldu zen lehen diskoa, Inoren Ero Ni (Metak, 2004), Kaki Arkarazo soinu teknikariarekin Andoaingo Garate estudioan grabatua. Bap!!-ek egindako hardcore musikatik nabarmen aldendu zen laukotea, kantu bihurriagoak eta egitura konplexuagoak landuz. “Abesti bakoitzak lan ordu asko ditu atzean, eta prozesu horretan musikaz arduratzen gara gehienbat: erritmo eta melodien intentsitateak du garrantzia, estiloa zein den alde batera utzita”, azaldu du Okene Abregok (1). Bidehuts zigiluak horrela definitzen du taldearen musika: “Elite zorrotzentzako musika, doako keinu samurrik gabea, jendetza eta olatuetatik urruti dagoena. Otsoentzako musika”.

Lehen diskoak 12 kantu zituen, baina geroztik argitaratutako guztiak disko laburragoak izan dira, bospasei kantuz osaturikoak. Maizago grabatuz kantuen indarra eta freskotasuna gordetzeko modu bat dela uste du taldeak. Modu horretan trilogia bat osatu dute: Gronhölm (Bidehuts, 2007), Fosbury (Bidehuts, 2009) eta Fregoli (Bidehuts, 2011). Hirurak binilo formatuan argitaratu dituzte, baina biniloarekin batera CDa oparitu diete erosleei. Halaber, taldekidek izenekin jolasteko duten zaletasunaren adierazgarri dira diskoen izenburuak, taldearen izen palindromoa bera bezala -Gronhölm film batetik atera zuten, Fosbury atleta bat zen, eta Fregoli opera kantari bat-.

Gronhölm grabatu ondoren Drakek taldea utzi zuen, eta haren ordez Mariano Hurtado sartu zen Inoren Ero Ni-n. Aurretik Hombre Burbuja eta Lazy Lizard taldeetan aritutakoa zen Andaluziako (Espainiako hegoaldea) musikaria. 2011n gertatu zen bigarren taldekide aldaketa: Mikel Abregoren ordez, Guantxe (Señor No, Lobo Electrico, Teen Dogs, Safety Pins…) hasi zen bateria jotzen.

3818

Okene Abrego, Mikel Abrego, Borja Iglesias eta Mariano Hurtado.

Diskotik diskora bilakaera izan du Inoren Ero Niren musikak. “Hemendik eta handik edaten dugu: popa, punka, hardcorea, rocka… batzuetan esaten dute gurea post-hardcorea dela. Tira, niretzat hardcore-jazza da beste ezeren gainetik”, esan zuen Okene Abregok Fregoli kaleratu ostean (2). Inprobisaziotik sortzen dute kantuen oinarria, taldearen izaera libreari irteera emanez. Azken disko horretan Mariano Hurtadok sortutako abesti bat dago, “Canto de un funeral“, eta Jack Kerouac, Joan Brossa eta Gil Scott-Heroni hartutako hitzak erabili dituzte kantuetarako. Halaber, 2012ko uztailaz geroztik Anari kantariaren taldean teklatua jotzen du Hurtadok.

Borja Iglesiasek Mu liburua argitaratu du (Bidehuts, 2012).

Testua: Jon Eskisabel

  • (1) Gaztezulo aldizkaria, 86. zenbakia, 2008ko ekaina
  • (2) Berria, 2012ko urtarrilaren 5a

Atzera

Noizpait (Bonberenea, 2012-05-12))

Atzera

Konbinazioak (Kafe Antzokia, 2015-08-25)

Atzera

IENNEi (solasean)

Atzera

Karramarro

Egilea: Hiru Elementu

Atzera

Makinen hotsa (Gazteszena)

Egilea: Haspi

Atzera

Encaja2 (2022.10.28)