Musika: IBIL BEDI
Hitzak: Amets Aranguren
Bideoaren grabaketa: Ibai Osinaga eta Amets Aranguren
Edizioa: Mikel Tristan
Behatzak hotz, leihoa bero.
Gaur inoiz ez da gero.
Bi gara: zutabe bat, bi erro.
Lau begi, lau esku, bi lepo.
Bihar kantatu ezin,
gaur kantuan nauzu: zara, naiz, gara.
Gainetik soilik izarak.
Gaur kantuan nauzu: orain bat gara.
Giltzapean bildu duzu ahotsa.
Inork ez gaitu ezagutzen.
Negua da eta ez du hotzik egiten.
Leiho ireki bat zalantza guztiak argitzen.