Bilbon Kukutza, Donostian Kortxoenea
Euskal Jai Iruñean,
Erori arren jaikiz
berriro eraikiz
guztiona delako gaztetxea!
Guztiona da eta ez da inorena
kendu nahi digutena,
Baina ematen du
ez direla konturatzen
gazte geranez ez gera nekatzen...
BOTA DITUZTE PARETAK,
ITXI DITUZTE ATEAK,
ITXI DITUZTE LEIHOAK,
ZABAL DITZAGUN AHOAK!
Sortu nahi baldin badegu beste aldea,
guretik ta gurea,
parrandaz haratago
zer egin badago:
Lau esku dira bi baino gehiago!
Zirkua, hitzaldiak edota baratza,
herriaren ardatza,
jaten degunez eta
ereitez degunez
esnatuko gera biharko egunez.
BOTA DITUZTE PARETAK,
ITXI DITUZTE ATEAK,
ITXI DITUZTE LEIHOAK,
ZABAL DITZAGUN AHOAK!
Herrian sortu berri den
gazte asanbladaren irria
lau haizetara zabalduz
hegan doa bere aldarria
astintzeko, askatzeko, aldatzeko,
lotan dagoen herria,
txikitik iraultza eginda izan dadin mugarria!
BOTA DITUZTE PARETAK,
ITXI DITUZTE ATEAK,
ITXI DITUZTE LEIHOAK,
ZABAL DITZAGUN AHOAK!