Zentzuzko gauzak esaten, sentitzen duzunaren ordez
Orduak pasatzen utzi, lurrera begiratzen
Denbora sakelaren barruan, mahai gainean kafe hotza
Orain ikusten dut zerua, hiriko argien babespean
Zuk zer esango didazu
hor dagoen zarataz?
Ze oraindik ez dakizkizunak
jada ahaztu ditut, jada ahaztu ditut
Kezkarik ez buruan
Nahastu nituen orduan gezurra eta egia
Zer egitekorik ez, egunero zorabiatzen
Hemen gaude berriro ere egoera eraikitzen
Zu iraganean galduta
ondarea atzean
bizi ezazu momentua
Zein, zeintzuk dira ondareak?
Barruan dagoena
eta etorriko den guztia