Lau eguzkipasa dira ondoratu ginenetik. Enbor baten gainean ozta ozta bizirik. Nire gorputz ahulak heriotzari deika. Bere morroiak bidean. Ur azpian marrazoak nire odola sumatzen. Zeruan bueltaka antxetak gatzak itsututako nire begiak bilatzen dituzte. Hiltzen naizen unean entzungo dudan azken gauza beraien garrasiak izango dira.