Asetzea ezinezkoa den
zulo beltza!
Begirada galduko piztia
amesgaitza!
Segalariak beti aiztoa zorrozten
Azken hondarra noiz eroriko itxoiten
Saiesten saiatu arren
Gupida gabe amets guztiak irensten.
Denok gara
Saturnoren
seme-alabak! (bis)
Gure arimak bere hortz artean marruskatzen
Gurpil zitala hezur guztiak hauts bihurtzen
Izan zinena lerde beltzean doa labaintzen
Eztarri ilunean bera betiko amiltzen.
Saturno!
Denok gara!
Saturnoren!
Seme-alabak!
Otordua…
Bat, bi… hilda hago!
Asetzea ezinezkoa den
zulo beltza!
Begirada galduko piztia
amesgaitza!
Heriotza!!!