2023ko udan hasi ziren elkarrekin zuzenekoak ematen, taulagainean Miranda Sax saxofoi jotzailea lagun zutela, eta 2024an kaleratu zuten beraien lehenbiziko lana den Lendabisico EP-a. Lan hau Psilocybenea eta 7A.M. estudioetan sortu, ekoiztu, grabatu eta nahastu zuten elkarlanean. Lan honetako Marranetis eta Hok Ttuk Amalau (RMX) erremixaren bideoklipak ikusgai daude beraien Youtubeko kanalean.