Hil Norbait, Gore Mari eta Kuniki izeneko euskal folkloreko bihurrikerien jainkoez osatua dago. Jendeari bihurri izatea eta txantxekin ondo pasatzea zer den gogorarazteko intentzioarekin, bidaia kosmiko bat antolatu zuten Lurrera, bertan bi gauzez maitemindu zirelarik: japoniar kulturaz eta metal musikaz, alegia. Builak, kawaii ahotsak, rap azkarrak eta 2000. hamarkadako kutsua duten riff-ekin batera, “Euskal Metal Fantasia” gisa izendatu duten ikuskizun berezi eta bakarra dakarte.