Formatua: CD
Iraupena: 47' 38"
Argi kodea: ZC-512
Azala: Julio Arregi, Jesus Aguagria (margoa)
PARTAIDEAK
SOINU TEKNIKARIA
Jorge Villaverde
NAHASKETAK ETA MASTERIZAZIOA
Jean Phocas
GENEROA
Kantautorea
Suaren desira
2009 - Egilea editore
Formatua: CD
Iraupena: 47' 38"
Argi kodea: ZC-512
Azala: Julio Arregi, Jesus Aguagria (margoa)
PARTAIDEAK
SOINU TEKNIKARIA
Jorge Villaverde
NAHASKETAK ETA MASTERIZAZIOA
Jean Phocas
GENEROA
Kantautorea
Caracasen jaio zen Hibai Rekondo, Venezuelan, baina zortzi urte zituela, 1962an, Euskal Herrira etorri zen gurasoekin eta anai-arrebekin. Ama bizkaitarra zuen, aita gipuzkoarra. Seme-alabak Euskal Herrian hezteko irrikan zeuden, eta Zarautzen kokatu zen familia. Imanol Urbieta izan zuen Hibai Rekondok lehen maisu.
Euskal Herria 76-77: negu luze hotzetik bigarren diskoan (Elkar, 1977) bide beretik jo zuen Rekondok, baina orduan Aranduru, Gorriti, Pablo Neruda eta Augustin Zubikarairen hitzak musikatu zituen. Kantaldiak aldarrikapen politikoak egiteko erabiltzen ziren garaia zen, eta Hibai Rekondok horietariko askotan parte hartu zuen. Esaterako, Herrikoi Topaketetan abestu zuen, Lemoizko zentral nuklearraren aurka Bilbon egindako bileran.
Hurrengo urteetan zinemarako musikaren arloan lan egiteko aukera izan zuen, Imanol Uribe zuzendariaren eskutik. 1977an Rekondoren eta Artze anaien musika erabili zuen Uribek Ez film laburrean, eta bi urte geroago Rekondori agindu zion El proceso de Burgos filmeko musika sortzeko.
Euskal Herritik kanpora, Espainian (Valladolid, Sevilla…), Herrialde Katalanetan (Bartzelona, Valentzia…), Galizian, Belgikan, Frantzian edota Alemanian abestu zuen Rekondok. Halaber, Donostiako Schola Cantorum taldearekin Herbeheretako jaialdi batean parte hartu zuen, Irlanda, Korsika, Okzitania, Galizia, Flandria eta beste herri batzuetako ordezkariekin batera.
Hala ere, 2009an itzuli zen disko berri batekin, Suaren desira. Euskal Herriaren egoera kontuan hartuta, Hibai Rekondok eduki filosofikoa eta transzendentea duten abestiak eskaintzeko beharra sentitu zuen. Haren hitzetan, “gaur egungo egoera politikoari eta sozialari aurre egiteko jakituria beharrezkoa da. Une honetan, egoera erabakigarrian eta itxaropentsuan gaude murgilduta, eta horrek gizakiaren kontzientzia aldaketa exijitzen du”. Diskoa kaleratu arren, zuzenekoetara itzultzeko asmorik ez du Rekondok.
Testua: Jon Eskisabel