2009 - Egilea editore
PARTAIDEAK
1986 - Elkar
PARTAIDEAK
Caracasen jaio zen Hibai Rekondo, Venezuelan, baina zortzi urte zituela, 1962an, Euskal Herrira etorri zen gurasoekin eta anai-arrebekin. Ama bizkaitarra zuen, aita gipuzkoarra. Seme-alabak Euskal Herrian hezteko irrikan zeuden, eta Zarautzen kokatu zen familia. Imanol Urbieta izan zuen Hibai Rekondok lehen maisu.
Euskal Herria 76-77: negu luze hotzetik bigarren diskoan (Elkar, 1977) bide beretik jo zuen Rekondok, baina orduan Aranduru, Gorriti, Pablo Neruda eta Augustin Zubikarairen hitzak musikatu zituen. Kantaldiak aldarrikapen politikoak egiteko erabiltzen ziren garaia zen, eta Hibai Rekondok horietariko askotan parte hartu zuen. Esaterako, Herrikoi Topaketetan abestu zuen, Lemoizko zentral nuklearraren aurka Bilbon egindako bileran.
Hurrengo urteetan zinemarako musikaren arloan lan egiteko aukera izan zuen, Imanol Uribe zuzendariaren eskutik. 1977an Rekondoren eta Artze anaien musika erabili zuen Uribek Ez film laburrean, eta bi urte geroago Rekondori agindu zion El proceso de Burgos filmeko musika sortzeko.
Euskal Herritik kanpora, Espainian (Valladolid, Sevilla…), Herrialde Katalanetan (Bartzelona, Valentzia…), Galizian, Belgikan, Frantzian edota Alemanian abestu zuen Rekondok. Halaber, Donostiako Schola Cantorum taldearekin Herbeheretako jaialdi batean parte hartu zuen, Irlanda, Korsika, Okzitania, Galizia, Flandria eta beste herri batzuetako ordezkariekin batera.
Hala ere, 2009an itzuli zen disko berri batekin, Suaren desira. Euskal Herriaren egoera kontuan hartuta, Hibai Rekondok eduki filosofikoa eta transzendentea duten abestiak eskaintzeko beharra sentitu zuen. Haren hitzetan, “gaur egungo egoera politikoari eta sozialari aurre egiteko jakituria beharrezkoa da. Une honetan, egoera erabakigarrian eta itxaropentsuan gaude murgilduta, eta horrek gizakiaren kontzientzia aldaketa exijitzen du”. Diskoa kaleratu arren, zuzenekoetara itzultzeko asmorik ez du Rekondok.
Testua: Jon Eskisabel
2009
ABESTIAK:
Gizon, betikothasunaren pneuma
Ilusiotik kanpo
Agintarien eskuzabaltasuna
Amodioa, zuhurtzia eta apaltasuna
Ongia, fidelitatea eta amodioa
...eta gu, nortzuk gara?
Ekiaren nahia
Nor eta nondik Espiritu Gorena?
Bizia, betebeharra edo eskubidea?
Bihotzak argia irrikatzen du
Perlaren kantua
Hutsik eta izuturik esnatzen
Bi bertso heriotzari
Bizitzatik heriotzara
Printsesa kataroa
ABESTIAK:
Naturari kanta bat
Eiztari aundija
Ornipipe
Bizitza
Trago bat
Arin-arin
KakaƱoski kondearen martxa
Iturri negarra
La folia
Amaiur, gaztelu baltza
Susato
ABESTIAK:
Isiltasuna eta zapalkuntza
1979
ABESTIAK:
Zaitugu oinperatuko
Gogorapenak; Arrasate; Irun A; Irun B
Artekale
Mogrovejo
Gudarien bizitza
Pagoek ez dute
Beti erreza zen
Txabi
Langile
5'garren Asamblada
Hibai, mendi eta herri
Gogorapenak
Londresen dot senarra
Kantatzera nüazü
Deba
Atsoari ostu diot
Oilarraren kantua
ABESTIAK:
Negu luze hotzetik
Euskal andreari
Txile
Piruren kanta
Eusko gudariak gera
Geroaren sarobe
Euskal Unibertsitatea
Entzun lagun amodio
Eskaria
Aintzina pika
1976
ABESTIAK:
Gaurko gizonak
Handikientzat
Jator Legeak
Gure kondaira
Abertzalea jaio nintzen
Euskalherria
Ezin dut kanta
Deba nuklear made in USA
Ez gera bat
Nor da euskaldun
Eusko gudariak gera