20 urte inguruko hiru gaztek sortu zuten Hemendik At!: Mattin (ahotsa), Iker Sadaba (ahotsa eta programazioak) eta Arantza (ahotsa). Eurodance estilora lerratutako kantuak euskaraz egitea zen hirukotearen asmoa. 90eko hamarkadaren hasieran indarra hartu zuen musika joera horrek, besteak beste 2Unlimited, Twenty 4 Seven eta Masterboy taldeen eraginez. Sintetizadorez sorturiko esaldi melodikoak, emakumezkoen ahotsa eta korua, gizonezkoen rap zatiak eta beat edo erritmo sendo bat ziren musika horren osagaiak.
Testua: Jon Eskisabel
Mugitu (ETB, 2001eko urtarrila)
HEMENDIK AT! taldearen play-back emanaldia 'Sorginen Laratza' saioan (ETB1).
HEMENDIK AT! taldearen play-back emanaldia 'Sorginen Laratza' saioan (ETB1).
Kristalezko edalontzi artian
Igaro egiten du gau guztia
Kolorezko argietan bildurik
Alaitasun osoz dantzan ari da...
Eguzki izpi batek
Uzten du agerian
Zenbait arazo larri
Duela bihotzean.
Ilargi eta izarren
Adiskide izanik
Bakardade guztiak
Harek ditu uxaturik.
Goiz ta gauez aldaketa
Nabaria da bere jarreran
Dantzalekuan tristurak
Ditu desagertuak.
Kristalezko edalontzi artian
Igaro egiten du gau guztia
Kolorezko argietan bildurik
Alaitasun osoz dantzan ari da...
Egunsentiko argia
Leihotik sartzean
Malko bat isurtzen da
Bere aurpegi tristean.
Goizak ezin duena
Lortu egin du gabak;
Noizeraino iraungo
Du bere irrifarrak?
Goiz ta gauez aldaketa
Nabaria da bere jarreran
Dantzalekuan tristurak
Ditu desagertuak.
Kristalezko edalontzi artian
Igaro egiten du gau guztia
Kolorezko argietan bildurik
Alaitasun osoz dantzan ari da...