Taldea sortzeko ideia 2007ko udan izan zuen Markel Fernandezek (gitarra), eta hari baiezkoa eman zioten Iñaki del Olmok (gitarra) eta Ander Gezuragak (baxua). Unai Castañeda (bateria) batu zen ondoren, eta azkenik Jon Txirapozuk (gitarra) eta Jokin Erkorekak (ahotsa) osatu zuten taldea. 2008ko martxoan hasi zen taldea funtzionatzen, eta 2009an Azkue Fundazioak antolaturiko Banden Lehia irabazi zuen. Maketa bat eta hiru disko grabatu ditu Bilboko taldeak.