Hitzak eta musika: Haxotz
Bideoa: Iñaki del Olmo, Miranda Barron, Alex Erkoreka
Aurrera egin nahiko nuke, baina ene burua
lur azpian dut, ostrukek bezala.
Ezarritako egiei oles egin nien,
burua jaitsi, nire erruak onartuz.
Hobea izateko obsesio lazgarria
dut buruan momentu oro,
baina azkenan harri berbera jaten dut
betiko beldurren preso.
Pausu bakoitza neurtzean, bidea galdu nuen;
norako bilatuz ito nintzen.
Zoriona utopia hutsa dela aspaldi sumatu genuen.
Gezurrak ez dira lehen ziren bezain latzak,
ezta egiak hain politak;
eta galderek haien zentzua galtzen dute
erantzuna entzuteari uzten badiozu.
Ez dut, ez dut nahi atzera begira bizi,
ez dut, ez dut nahi hitz zahar hauekin ito.
Etorkizuna ikusteko, gaua biziraun beharko dut.
Ez dut, ez dut nahi erantzuna galdu.
Erabakiak hartzeari beldur diot.
Eta hoberena naizela sentitzea behar dut berriro,
inoiz izan ez banintzen ere.
Sexua, mina eta beldurraz pentsatzen etengabean;
lorik gabeko gauetako leloa.
Eta gau ilunetan,
ordu txikienetan,
kontraesan bakoitzean
zalantzazko hitzetan;
bideko hautsa irenstean,
ihes egiterakoan,
galduta sentitzen naiz.