Hitzak eta musika: Haxotz
Bideoa: Iñaki del Olmo, Miranda Barron, Alex Erkoreka
I
Habeak sendo ziren
gure aitaren etxean
teilatua gogor oratzen
Eraisten hasi da
gure buruen gainean
eta kedarrean diardugu orain sorgor
Euskal harriari
artez so natzaio
erantzunik duelakoan,
konturatuz egia batez:
hitz-hartzea orain
gure gain daukagula
Esateko
postalez gaindi
beste hainbat gauza garela
eta zerrenda mingainaren puntan daukat bai
baina ezin ditut hitzak gogoratu
II
Troiako zaldiak irribarreaz kortaratu genituen
Ikonolatria merkean galduz gurtzen diseinuzko jainkoak
Esloganetara gaizki ohituak funtsa ahaztuaz
Etengabe ezer berriaren bila gabiz
goilarakada oparoetan irentsiaz
haien gezurrak
ala okerrago
gure egia ustel, zaharberrituak
Gentrifikatuz gure amets zaharrak
Hizkuntzari ostikoak ahoan
Souvenir izateko gogoa
ta bitartean
gure aitaren etxea sutan
III
Agian hobe da etxea kiskali izana
berreraikitzeko aukera izango dugu ta;
odola eta pasioa jarri beharrekoak zimendu berrietan.
eta haizeak haren errautsak daramatza
eguratsaren zeruertzera sentipenak
pena senti ez dezagun
berriz izarren hauts bilakatzean