Hitzak eta musika: Haxotz
Bideoa: Iñaki del Olmo, Miranda Barron, Alex Erkoreka
Itxarongela baten
azkeneko eguzki izpiak
eta aurpegi higatuak
Esku ahurretara begira
isiltasunak irensten
esan nahi nituen hitz hutsak
Orduaren esperoan
azken aldi baten aldartea
duen une honetan
Eta bozgorailuetan
estatikaren karranka artean
megafoniako mamu-hotsak
hitz ulergaitz bat dio.
Giza marean barrena
maletak zintetan behera
eta sarraila eztarrian
Eta irteera atean
segundu bakoitza adreilu bat
nire aurpegian joaz
Eskatu egidazu konfesatzeko jainkoa hil dudala,
baina ezin dut esan entzun nahi duzun hura.
Ta hegazkina badoala
ozeano bi bion artean
hitzok hortzetara datoz
eta behazuna.