Haurtzarrak 1989an sortu zen Donibane Garazin, eta “Bihurrikerian” diskoan jaso zuen hamar urteko ibilbide luzearen emaitza. Betiko hardcoreari beste ukitu batzuk erantsi zizkion, hala nola punkaren azkartasuna eta bat-batekotasuna, metalaren zama eta pisua eta tekno erritmoen alaitasuna eta kolpe astuna.