Nafarroako herri txiki bateko udaletxeko biltegiaren sakonean, Arakil bailarako Hiriberrin sortutako PowerDuo-a gara Hartzak Zeruan. Biok, Aitor eta Alain, beste proiektuetan ibiliak gara eta kontzertuetan ezagutu gara, jotzen eta ikusten, beti musikaren inguruan. 2024ko udako egun batean zerbait jotzeko gelditu eta pixkanaka gustua hartzen joan gara bikote izateari, bere gauza on eta txarrekin.