Hartz talde Azkoitian sortu zen 2016ko martxoaren hasieran BeƱat Rodriguez (ahotsa, gitarra) eta Intza Arakistainen (bateria) eskutik. gerora Asier Etxeberria sartu zen baxua jotzen. Urtebete geroago formazio aldaketa bat egon zen eta Jon Barkin eta Julen Hidalgo azpeitiarrak sartu ziren taldean. Ordutik taldea Azpeitian kokatzen da. 2018ko otsailean kaleratzen dute lehen disko luzea, Iraungitze datei izenarekin.
2018ko irailean Hidalgok taldea utzi zuen eta gerora Jorge Fernandez (Barracuda) zumarragatarra sartu zen bateria jotzen.
Badirudi mundua bukatzear dela,
Hondamendi psikotiko bat.
Negar egiteko tokirik ez,
Bihotz errea duenarentzat,
Komunean idatzitako mezuak,
Ezagutu ez diren bi aldeak.
Ezkutiz luze horiek,
Ez ziren zuretzat...
Eta txikitasun hontatik,
Odola Dario boligrafoari.
Eta handitasun hortatik,
Ez ote zarete aspertu oraindik?
Badirudi mundua bukatzear dela,
Hondamendi psikotiko bat.
Barrenak hustutzeko tokirik ez,
Sorkuntza bide bakarra denean.
Plastikozko ideiek haize gehiegi,
Gutxi batzuen esku sakratuetan,
Lizuntasunaren alde desberdinak,
Frekuentzien addar zarenean.
Eta txikitasun hontatik,
Odola Dario boligrafoari.
Eta handitasun hortatik,
Ez zarete aspertu oraindik?