Hartz talde Azkoitian sortu zen 2016ko martxoaren hasieran BeƱat Rodriguez (ahotsa, gitarra) eta Intza Arakistainen (bateria) eskutik. gerora Asier Etxeberria sartu zen baxua jotzen. Urtebete geroago formazio aldaketa bat egon zen eta Jon Barkin eta Julen Hidalgo azpeitiarrak sartu ziren taldean. Ordutik taldea Azpeitian kokatzen da. 2018ko otsailean kaleratzen dute lehen disko luzea, Iraungitze datei izenarekin.
2018ko irailean Hidalgok taldea utzi zuen eta gerora Jorge Fernandez (Barracuda) zumarragatarra sartu zen bateria jotzen.
Zimurren esklabu, nora zoaz pena gabe?
Oinatzak arrastaka, eta minutuen menpe?
Leku gustukuena, bere eskuak ziren eta,
Orain area duzu, hatz tartetan dantzatzen.
Beti egongo zara hor, Erlojuari segika.
Beti egongo zara hor, Erraien antipodetan.
Aurpegi beltz horrek, Gehiago zahartu zaitu,
Izan zinenarenItzalaren atzetik korrika.
Eta non sinatu zenuen, Ez izateko inoiz?