Paradisuan, “sol y playa”
Debekatuta, dago euria
Postaleko herrian, gezurrezko etxeak
Etorri ta atera zure, selfia
Tsunami bat! dana suntsituta
Hamaika giri Poseidonentzat
Tsunami bat! ta ez dek inor hil
Herrian ez dek inor bizi
Bost-izar, ta-hamar-euroko pintxoak
Hipoteka bat, hartzeko ardo-putak
Okindegi ordez, kutixi dendak
Arratoiak ere gosez hil ote ziran
Ur urdinak ez da gasoilik portuan
Aspaldi joan ziren arrantza barkuak
Postureoa da inporta dun bakarra
Afrikako bisiguak parrilletan
Kale bakartiak paseo lasaiak
Ezerk ez du izorratuko argazkia
Hipsterrak kaio-zirinen lekuetan
Aspalditik zegoen dena hutsa
ASPALDITIK ZEGOEN DENA HUTSA
Tsunami bat! dana suntsituta
Hamaika giri Poseidonentzat
Tsunami bat! Ta ez dek inor hil
Herrian ez dek inor bizi aspalditik