GZR

GZR

  • 2022
  • Punka

Hi ze aldetan hao?

Aberria edo klasea
Txuleta edo bisigua
Mari edo deabrua
Adidas edo Ternua

Betiko mierda berdina, aldia aukeratu biharra
Batzuekin ezkondu eta bestiai atea hortzak
Buruan errotutako lubaki infinituak
Kontua zein dek? Hi ze aldetan hagon

Baserria ala fabrika, hi ze aldetan hago?
Anarka ala gorria, hi ze aldetan hago?
Mendia ala itsasoa, hi ze aldetan hago?
Gaztetxea ala CSOA, hi ze aldetan hago?

EuskalHerrian zauzkagun bidasoa guztiak
Danok sare berdinean elkarrekin mokoka
Ezin gure barruan gorde liskarreko gogua
Kontua zein dek? Hi ze aldetan hago

Ibili adi tentu, aukera bakarra duk
Hireak maitatu, besteak etsaiak dituk
Ibili adi tentu, aukera bakarra duk
Koloriakin asmatu, bestela akatuko haugu

Eskorbuto edo La polla
Futbola edo pelota
Zerbeza edo ardoa
Peio Ospital edo reparaz

Tronpetak edo gitarrak, hi ze aldetan hago?
Kontzertzu edo Djak, hi ze aldetan hago?
Festak edo festiak, hi ze aldetan hago?
Batak edo bestiak, hi ze aldetan hago?

Garaiak joan eta etorri, konpontzeko gogoik ezta
Taldeak aldatzen dituk baina, gu beti banatuta
Burua beroa eta, bihotza izoztuta
Esperantzarik gabe gaudek kondenatuta
Betiko mierda berdina; kontua zein dek? Hi ze aldetan hagon