GZR

GZR

  • 2022
  • Punka

31 ta esku

Hogeita hamaika ta esku
Horrela ezinda galdu
Erregerik gabe joku
baserria apostatu!

Kontuak lagaitzak eta behingoz baraja moztu
Karri lau eder hoiek, zaldi soinua zakatek
Eztituk txarrak baino, inork eztik jo mus
Gezurtxo bat bota ta, mierda, banazak berriz

Erregina non da galdu?
Puntu tapariakin moztu
Bi sotekin txapeldun
Ta bi asekin eman mus
Hogeita hamaika ta esku
Horrela ezinda galdu
Erregerik gabe joku
baserria apostatu!

Kartak buruz bera ta, begi azkarrekin tentu
Enbidoka hasi dek eta, kabroi horrek badik zoze
Nerbioei irabazita, jokora etorri gaituk
Ordago bat bota eta, ostia, etxea ustela

Jolastu, irabazi, galdu
Jolastu, irabazi, galdu

Kontuak lagaitzak eta, behingoz baraja moztu
Karri lau eder hoiek, zaldi soinua zakatek
Eztituk txarrak baino, inork eztik jo mus
Gezurtxo bat bota ta, mierda…
Kartak buruz bera ta, begi azkarrekin tentu
Enbidoka hasi dek eta, kabroi horrek badik zoze
Nerbioei irabazita, jokora etorri gaituk
Ordago bat bota eta, ostia!