Faltsukeriaren erreinu honetan
sentimendurik ez da.
Anaia nagusiaren begiradaren menpean
ahotsak isildu dira.
Amorrua ikara bilakatu da
beldurraren erresuman.
Noraezean dabilen artalde zintzo eta otzana,
hori besterik ez gara.
Babiloniaren bortizkeriak
irabazi du jokoa.
Mehatxatzen zaituen pistola horren mintzoaz
isiltasuna badoa.
Kapitalaren itzalpean ez dugu argirik aurkitzen,
haien paradisu faltsuan ez ditugu hegalak astintzen.
Eta zu hor zaude, bitartean, aske bizi zarela sinesten.
Gizarte honetan, mugitzen ez denak ez ditu kateak sentitzen.