Ozen entzuten da gosearen garrasia.
Beste behin itzuli da deiadar sakon bat.
Heriotza uluka ari da
desertuaren hondarretan.
Hesiaren bestaldean negarrak entzuten dira.
Gaur etorkizunik ez da miseriaren lurraldean.
Afrika zaharra oihuka ari da laguntza eskean,
mendebalde zitalaren erantzun baten bila.
Malko mingarri bat isuri da itsasoan,
berriz hondoratu da itxaropena.
Esadazu, aldatzeko gai garela
mundu krudel honen egoera basatia.