Katerik gabeko bidaideak gara
etorkizun baten zain.
Hari beretik ari gara guztiok tiraka,
hemendik hara, bihar eta orain.
Iraungitze data duen utopia bizi dugu.
Iragana ezabaezina bada, zertarako damutu?
Amaiera orok hasiera bat dakar,
bide berriak ibiliz ahazten dira aurrekoak.
Apurka ehundutako amaraun hauskorra da bizitza.
Denborak, sendatu ez ezik, estali egiten ditu zauriak.
Denok merezi dugu saiatzeko aukera,
itxura izozmendiaren tontorra baino ez da.
Katerik gabeko bidaideak gara
etorkizun hurbil baten zain.
Hari beretik ari gara guztiok tiraka,
hemendik hara, bihar eta orain.
Bidaideak, bidaideak.
Bidaideak gara.