Pauso mugatuak eman ditut
ideien oihan sakonean.
Zalantzen talka sentitu egin dut
iparraren bila nenbilenean.
Eta baso ilunean lokatz artean
gabiltza, argiaren bila.
Eta baso ilunaren zoru hezean
gabiltza, argiaren bila.
Neuronak piztuta,
zentzumenak martxan jarri dira.
Bihotzaren taupadak
ate joka, sormenari deika.
Pauso mugatuak eman ditut,
erlojuen horratzak entzuten
akorde galduekin jolastuz,
hitzen artean nahiak asetzen.
Doinuaz astindu zure zama,
erritmoaz hornitu desioak,
sentitu musikaren zirrara
erraietan zehar.