Nork zarratu zuen, asmo makurrez,
beldurraren zerraila?
Nork sortu zituen odol ta gezurrez
idatzitako kondairak?
Mozalak jarri zituzten, negarrak desitxuratzen;
egia ta morala, jabegotzat izanda.
Urrezko zekorraren begirada ankerra
itzalpean da, zuri begira, boterearen zerbitzura.
Menderik mende, ta urtez urte,
historiaren ildoa oztopatzen,
aurrerabidea bekatua bilakatzen.
Menderik mende, ta urtez urte,
beharrizan faltsuak ezartzen,
baldintzen artean, gizakia gatibatzen.
Itzalen arteko amesgaiztoa,
gizadiaren aingura zahartua,
mundua doluz janzten duen
pairamen onartua besterik ez.
Nahi gabe ta nahita ere,
sinesgaiztasunari ateak
itxi genizkion otso zitala
bertan genuela.