Botoia sakatu eta
soinu ta argien eztanda/iragarkien eztanda,
lehertzear den bitartean
zabaldu betazalak.
Leihotik so egitean
baztertu kezka ta dramak,
distortsioaren xarma
baita behar duzuna.
KONFORMATU!
Screen is putting all its eyes on you,
JAKINMINA GALDU!
control is over all you think and do.
Sutea pizterakoan
lurrikararen indarraz,
lasterka hedatzen dira
sinismen aurre-eginak.
Mezuen bonbardaketan
somatu gezurren balak,
une honetan guda zelaia
duzu gotorlekua.
Sutea piztu, show must go on xuxurlatuz,
trabarik gabe, botereari men eginez.
Kristal beltzaren atzekaldean
Goebbels-en itzala ezkutatzen da,
botoia sakatzen duzunean.