Garun antzuen festa hasi da eta
bozgorailutik entzuten dira
zarata ergelak mezu hutsen artean;
zentzurik gabeko kantu ustelak.
Soinuaren zirrararekin batera,
ideiak dira soberakinak.
Mugimenduak dirauen bitartean,
amua irensten du arrainak.
Eta zer, Kanpoaldeaz baztertzen bagara?
Hauxe ez da pentsatzeko garaia.
Festa, hasi da
garun antzuen festa.
Bertan atzera bueltarik ez da;
obedientziaren mesedetan.
Pasibotasunaren lema berriz kantatzera goaz,
hauxe ez da pentsatzeko garaia.
Ezinegonaren eragin bortitza zainetan zehar zabalduz doa.
Ta bitartean onespenaren printzak urratzen ditu gure erreguak.
Jarraitu dantzan, begiak itxita; altxairuzko ukabila zetaz jantzi baita. Jarraitu dantzan, oihalaren atzean; korronteak daramatzan oihuen artean, gutxinaka hondoratuz doa kontzientzia.