Tekno-menpekotasunaren sarean
harrapaturiko mundu baten esklabutza,
Orwell-en amesgaiztorik ilunena,
egi bilakaturiko distopia.
Ideien hileta, streaming bitartez
emititua izango da eta
gure askatasuna click baten bidez
eskuratu zuen deabruak.
Gizatasuna zendu da
hormigoizko zurrunbiloan,
tartean elektrizitateak
iraultza geldiarazi du,
adimena deuseztatuz;
mendetasun gordina atzamarraz ferekatuz.
Nortasuna galduta,
kopien kopia
baino ez gara,
erreplikanteen artean
hezitako automatak.
Inboluzio sasoia,
aurrerabide atzerakoia,
belaunaldi setiatua;
giltzaperatua.
Arrapaladan eta ziztu bizian
piztutako suziriak,
eragin du gure garunetan
sortu den krisia,
herriarentzat anestesia;
pentsamendua saldu zuen
eskaintza berezian.
Aske izan gaitezke
haien urrezko kaiolan,
kable bidez kateatuta;
eta bitartean ezer ez
bazaigu axola;
gureak egin du jada.