Gauza gutxi dira bizitzan zoriontasunaren maila bezain garrantsitzu
Zoriontasuna ez dut bilatu, aurkitu egin dut,
Alaitasuna ordea, zoriontasunaren adar bat besterik ez da,
Alaitasuna, zorionaren anai herrena.
Heldu zara gailurrera eta lurazpian sentitzen zara,
Bidean utzi dituzu ametsak eraiki eta galdutakoak.
Lehena heldu zara helmugara, galtzailea sentitzen zara,
Egiaren bidea da zuzena nahiz izan erradikalena.
Udazkena heldu da, honezkero hostoak zorua itzaltzen dute,
Adarren itzalean berriz milaka iƱurri bata besteari segika,
Udazkeneko hostoak zuritu ditu elurrak negua astean.
Mingostasuna heltzen da, zoriontasuna izatearen itxaropena, itxaropena heltzean.
Heldu zara gailurrera eta lur azpian sentitzen zara,
Bidean utzi dituzu ametsak eraiki eta galdutakoak.
Lehena heldu zara helmugara, galtzaile sentitzen zara,
Egiaren bidea beti da zuzena,
Nahiz izan erradikalena,
Nahiz eta izan zailena,
Nahiz eta izan gogorrena,
Nahiz eta izan luzeena.
Nonbaitera heltzea ez da bidaiaren bukaera,
Helmugan irteerak besterik ez dira.