Eskuarteko lanparak, hormetako itzal izugarriak,
eskaileretan gora hoa, egia jakin nahi al duk?
Heldu haiz ate aurrera, gaueko gizon ixilak ohi bezala,
giltza sartu duk sarrailean. Benetan jakin nahi al duk?
HI HAIZ
Urrez lauzatutako kaleetan nagusi,
baina hire arima daukak triste eta hutsik,
galtzera zigorturik; hago kondenaturik.
aspaldian bakarrik, badakik zergatik.
Xagu zikinen lasterketatik hator.
Hire kiratsa gorde nahian horra hor.
Oooooh!
Iluntasunean!
Gordeleku hotzean!
Amets gaiztoetan protagonista.
Bizimodu bat antzezten, hirea gezur haundi bat baituk,
barneko minak zoratzen hau, ba al dakik zer nahi ote duan?
HAU HAIZ
Urrez lauzatutako kaleetan nagusi,
baina hire arima daukak triste eta hutsik,
galtzera zigorturik; hago kondenaturik.
aspaldian bakarrik, badakik zergatik.
Piztien orruek suntsituko haute,
usteltzen, agortzen… galdetzen: noiz arte?
Oooooh!
Galdera astuna,
erantzun antzua,
hilobi aurrean, azken dantza heldu duk.
Azken dantza, heldu zaik azken dantza.
Hire krimenaren kaltetua.
higan zegok infernuko hats hotza.
Azken dantza, heldu zaik azken dantza.
Harropuzkeria,
gorrotoa,
bukatu duk urrezko garai latza.
Goian zintzilik daukak hire irudia zapi zuriaz gordeta, estalia.
Oooooh!
Eskua luzatu,
zapitik tiratu,
jausi haiz lurrera,
gorputza ustela.
Ooohhh!
Hire kabuz heldu haiz honera.
hire kabuz, narrats. zikina.
Hire nahia: lortzea guztia.
hartu huen bide ximel ta hila.
Hila. Hila. Oh! Hila!!!