Izarren azpian, ametsetan,
mundu perfektuak sortzen ditugu.
Eta gero goizaldean, ilargia sartzean,
ametsa ahazten dugu jarraian.
Eta egunsentian mundu berria.
ardatz bihurtu zenuen, adiskide!
Amaierabako guda zeurea,
amets horretara heltzeko bidea.
Oo! Bi herri, mundu bat. Bi mundu eta bihotz bat.
Hemengo eta hango, hango eta hemengo hiritarra.
Zeru eta lurrak, oihan eta itsasoak.
Zure adorea lau haizetara hedatu zen.
Zeurea egin zenuen, ametsetako mundua.
Iristea lortu zenuen amets horretara.
Zapotalean bakarrik bizia kendu zizuten.
Arnasa kentzea besterik ez zuten lortu.
Balek askatasun haize egin zintuzten,
lautada eta gailurrak zeharkatu zituena.
Zure mezua guri ekartzeko,
zure ametsa bidea eraikitzea zela.
Oo! Bi herri, mundu bat. Bi.
Hemengo eta hango, hango eta hemengo hiritarra.
Zeru eta lurrak, oihan eta itsasoak.
Zure mezua lau haizetara hedatu zen.
Bizi zara! Hemen zara!
Zeurea egin zenuen, ametsetako mundua.
Iristea lortu zenuen amets horretara.
Zapotalean bakarrik bizia kendu zizuten,
arnasa kentzea besterik ez zuten lortu.
Zeure ametsa, ibiltaria!
(Pakito Arriaran-en omenez)