Mikrofono aurrean, su-etenik ez.
Oihu egin nahi dut, atsedenik gabe!
Sentimenak eta taupadak ziztu bizian
oholtza gainean, nere lurraldean!
Hemen nago, ez al zara konturatu?
Ekintza hasi dugu. Lo zaude, esnatu!
Nor izango da lehena? Zu edo zu?
Eta bizia nori barkatu? Asmatu!
Besteon ahotsa mututzen duzuna,
itxurak ahaztuz jaurtiko dizut mezua.
Eta baietz horrela hobeto ulertu.
Aizu, hemen nauzu!
Hona isilduen matxinada, matxinada. Ez ahaztu!
Gure itzalen soinu-banda, soinu-banda. Ez ahaztu!
Ez naiz inor, inor ez dut ordezkatzen!
Ez dut ezer erosten eta inori saltzen.
Hau nola hasi ez dakienarentzat,
hasiera ona eta zaratatsua da.
Nere erreinuan ni naiz nagusia.
Argiak itzalitakoan desagertzen da.
Eta amesten dut maiz itzul nadin garaiz,
hemen indartsu naiz!
Hona isilduen matxinada, matxinada. Ez ahaztu!
Gure itzalen soinu-banda, soinu-banda. Ez ahaztu!
Oihuaren boterea, isiltasun honen aurka, ez ahaztu!
Oihuaren indarra, isilduen arma hau da. Oihu!