Ispilu beltzen eskaparatean.
saldu zenidan mundu berri hura.
Ahaztu zaizu nire sukalde erdian
zure ilargi, izar, eta maia beltzekin.
Inoiz ez dira joaten, nahiz eta diedan su ematen,
nirekin goiz ilun eta gau argiz.
Hodei egin zinenetik,
ordurik ez duen erlojuarekin,
sorgin-lurrin, beti berdin.
Ilargi eta ipuinen saltzaileak,
aldean txanponik ez dut zuretzat,
sasi guztien gainetik,
benetan ba al dakizu,
bihar eguzkia irtengo den?
Hodei itzala ez da horren sherpa ona,
hego-haizea mozkor heltzen denean.
Farol hitzak krupier jatorrak dira,
gauak bakarrik jolasten duen partidetan;
txupadun saguzarrak, gaur egungo gandor bako oilarrak,
hodei azpitik zatoz, bazatoz!
Hatoz, jarriko gara ados!
Ordurik ez duen erlojuarekin,
sorgin-lurrin, beti berdin.