Ekon eta Fjord ostean Juan Sangrek sortutako taldea da Governors. Soinu indartu eta ahaltsuak gustuko dituen taldea da, baina musikaren pisua eta trinkotasuna melodien eremura gerturatu ditu. Dagoeneko sei disko argitaratu baititu, antzeko oinarrien gainean: metal garaikidea, melodiak, ahots armoniak eta soinu sendoa.