14 urte besterik ez zituela sortu zuen bere lehendabiziko taldea, pianoan idatzitako kantuak oholtzara eramateko asmoz. Ordutik, diskogintza eta zuzenekoei lotutako bizimodua darama. Berri Txarrak-ekin mundu oson barna mila kontzertutik gora emateaz gain, hainbat egitasmo interesgarri jarri izan ditu abian, gustu musikal eklektikoa eta eten gabeko bilaketa artistikoa erakutsiz; hala nola: Katamalo (poesia eta musika akustikoa nahastuz) edo Peiremans+ (power pop doinuetatik gertuagoko taldea).
2024ko urtarrilean, ezustean Hasiera bat diskoa kaleratu du. Bere izen propioarekin sinatzen duen lehendabiziko lana da hau, modu horretan hainbat urtetako isilunea urratuz. Impasse aro honetan, baina, Gorka Urbizu ez da geldirik egon. Besteak beste, ekoizpenaren munduan murgildu da (La M.O.D.A. taldearen Nuevo Cancionero Burgalés diskoarekin egin zuen debuta 2022an); halaber, hainbat kolaborazio grabatu ditu, esaterako Cala Vento Gironako taldearekin Casa Linda diskorako egindakoa.
2024
ABESTIAK:
Maitasun bat
Teoria bat
Tren bat
Toki bat
Janela bat
Kolore bat
Lilura bat
Etxe bat
Sute bat
Besterik ez